2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Bidelaguna

BIDELAGUNA LAGUNTZA

Eskola orduz kanpo, astelehenetik ostegunera ordu beteko laguntza saioak, monitoreek bideratutakoak,
eskaintzen zaizkie hala nahi eta behar duten ikasleei.

Saioak ikastetxeko gela arruntean gauzatzen dira.

Helburuak hauek dira:
  • Hezkuntz jarduerak burutzea
  • Lan ohiturak indartzea
  • Ikasleek dituzten zailtasunetan laguntzea.

Horretarako saioetako lana ikastetxeko martxarekin lotzen da, tutoreen, monitoreen eta BIDELAGUNA arduradunen koordinazioaren bitartez.

Ikasleei dagokienez, lanerako jarrera eta asistentzia jarraitua eskatzen zaie.


BIDELAGUNA  ACOMPAÑAMIENTO

Fuera de horario escolar, de lunes a jueves, durante una hora, el alumnado
que desee y/o necesite ayuda, puede quedarse a las sesiones de BIDELAGUNA ACOMPAÑAMIENTO.

Las sesiones se realizan en aula ordinaria.

Los objetivos son los siguientes:
  • Realizar actividades educativas
  • Reforzar los hábitos de trabajo.
  • Superar las dificultades en los estudios.

Para ello contamos con la ayuda de los monitores y la coordinación entre tutores, monitores y los responsables de BIDELAGUNA.

Al alumnado se le pide actitud adecuada de trabajo y una asistencia continuada.

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Buru-handiak eraikitzen Haur Hezkuntzakoentzat

 LH-6ko ikasleek buru-handiak egin dituzte,
eta ondoren Haur Hezkuntzako ikasleekin disfrutatu.

 Eraikuntza prozesuan kola zuria, egunkari papera eta puxika erabili dugu.


 Buru-handiaru zulo bat ere egin diogu,
gero alde batetik bestera joaterakoan estropozu ez egiteko.

 Buru-handiak margotzen.


 Buru-handiak forma eta tamaina ezberdinekoak burutu ditugu.

 Bukaeran, hainbeste gustatzen zaiguna egin dugu:
Haur Hezkuntzako ikasleekin elkartu eta beraiekin jolastu.

 Ikasle txikiek hasieran beldur piska bat zuten,
baina buru-handiekin konfidantza hartu ostean
gustora ibili dira.

 Ikasle batzuk buru-handia ere jantzi dute.


 Ikasle nagusiek txikiei buru-handiekiko beldurra uxatzen ibili dira,
horretarako beraiengana joan dira buru-handiak erakutsiz.