2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

Baratzera irteera

 


Urriak 21 ostegunean, Baratzera irteera egin genuen. Herri Eskolan elkartu ginen eta autobusa hartu genuen. Heldu ginenean, Urtzak gure logelak non zeuden esan zigun. Jarraian, basoa ezagutzera joan ginen.

Basotik bueltatu ginenean, Baratzen gure lehenengo bazkaria egin genuen eta oso goxoa zegoen. Gero, baratzara goan ginen, lurra landu eta letxugak landatu genituen. Ondoren, animalien tailerra egin genuen eta animaliei jaten eman genien.

Baratzatik itzultzean, afaltzera joan ginen. Zopa eta saltxitxak patatekin afaldu  genituen. Jarraian, patiora  irten ginen jolastera eta segidan diskoteka egin genuen. Amaitzeko, kolakao beroa edan, genuen eta gero patioan jolastu genuen, oso ondo pasatu genuen. Eguna bukatzeko logeletara igo ginen, hortzak garbitu eta ohera joan ginen.

Hurrengo egunean, lehenbizi jantzi eta gosaltzera. Ondoren, bizkotxoa egin genuen eta jan genuen. Oso goxoa zegoen!

5. tailerra  zaldian ibiltzea izan zen, zaldiak Kazkabar izena dauka eta Kazkabarrek kaka egin zuen. Gero, bazkaltzera joan ginen eta 1. platera arroza zen, 2. platera arraina eta postrea  izozkia zen. Azkenik, Elgoibarrera itzuli ginen.




2021(e)ko irailaren 10(a), ostirala

2021(e)ko uztailaren 1(a), osteguna

2020-2021 ikasturtea

 

ELGOIBARKO HERRI ESKOLA

---Blog OROKORRA---

2020-21 ikasturte berriaren hasiera


EUSKARALDIA 2020 ELGOIBARKO HERRI ESKOLA


Elgoibarren aniztasuna ikasgai


Olentzero eta Mari Domingiren bisita



Haur Hezkuntzako jolastokiko txoko berria

Emakumearen eguna 2021 Elgoibarko Herri Eskolan





 

---HAUR HEZKUNTZAko bloga---

Euskararen eguna 2020 / Haur Hezkuntzakoak Josefina sorginarekin

    

Erraldoiak eta buruhandiak HH5

    

2 URTEKO IKASLEAK MAHAI SENTSORIALEKIN JOLASTEN


---LEHEN HEZKUNTZAko bloga--- 


Uraren proiektua LH3



Makinak proiektua: inprenta ezagutzen LH5