2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Olentzeroren bisita eta bere eguneko kantak abesten 2018 Elgoibarko Herri Eskolan

Olentzero eta Mari Domingiren bisita
Elgoibarko Herri Eskolan


Olentzero eta Mari Domingi eskolako txikiei eskutitzak jaso, 
ipuinak kontatu eta elkarrekin abestu dute; 
Haur Hezkuntzako ikasleekin, 
zein Lehen Hezkuntza 1., 2.. eta 3. mailako ikasleekin hain zuen ere. 
Mila esker Olentzero eta Mari Domingi zuen prestutasunarengatik 
eta Gabon zoriontsuak pasa itzazuela guztiok!

Gogoratu imeak; Olentzero eta Mari Domingiri
esnea eta gailetak uzten indarrak berreskuratu ditzaten,
Gabon gabean etxez etxe opariak banatzen
ibiliko baitira 10 astoren laguntzarekin!


" Gabon kantak "



" Olentzero "



" Hator hator "

" Mari Domingi "

" Olen Olentzero "

Olentzero eguneko kantak abesten 2018
Elgoibarko Herri Eskolan



2018(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

Akrosporteko proiektua


Hiruhilabete honetan 5.maila eta 6.mailako ikasleekin Gorputz hezkuntzako irakasgaian Akrosporteko proiektua landu dugu.6 mailako ikasleek taldeka bideo bat sortu dute eta 5 mailakoek aldiz,  6 argazkiz osatutako kartel bat.




2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Euskararen eguna 2018

Euskararen eguna 2018ko bideoa ikusgai!

 Sorgina Josefina 

 Haur Hezkuntzako ikasle zein irakasleekin elkartu da!


Euskaraldiko abestiak ere dantzatzeko aukera izan dugu.


 Udaletxetik Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleak dantzan!

 Arrate eta Lide

 TXATXILIPURDITARRAK!





















2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

Zibersegurtasuna: sare sozialen erabilera eta arriskuak


Interneteko erabilerari buruz hitzegiten dugunean
bi alderdi bereizi ditzakegu:
Informazio iturri zabala alde batetik, eta
arrisku iturri larria bestaldetik.


Egoera arriskutsu bat bizitzeko aukera une oro dago,
beraz gizarteko partaide guztiek kontu handi erabili beharko lukete 
gaur egun hain ohikoak bihurtu zaizkigun sare sozialak.


Arrisku-egoerak saihesteko, prebentzioz jokatu behar da, 
arriskua sor ez dadin neurriak hartuz. 
Zuhurtasunez jokatu behar da, 
kaltea gertatzeko aukerak murriztu eta horren ondorioak arintzeko.

Sare sozialetara igotzen ditugun edukiak egokiak izan behar dira,
eta mehatxu egoera baten aurrean gertukoei jakin arazi;
guraso zein irakasleei.


Bertsolaritza Elgoibarko Herri Eskolan


Elgoibarko Herri Eskolako ikasleek,
4. eta 5. mailakoek hain zuzen ere,
bi astean behin Irati Artetxeren eskutik
bertsolaritza lantzeko aukera ezin hobea dute.

-Estribiluaren doinua: "Ai Zapotxin" AI EUSKARA ZU ZARA EDARRA ZAINDU DEZAGUN GURE_HIZKUNTZA ZA(HA)RRA -Koplen doinua: "Maritxu nora zoaz" EUSKARAREN EGUNA POZIK OSPATZERA ELGOIBARKO PLAZARA GATOZ ABESTERA EUSKARALDIAREKIN DANOK ARI GARA AHO-BIZI IZANEZ BULTZATUZ EUSKARA HAMAIKA EGUNETAN EUSKARA BULTZATZEN BELARRI-PREST GUZTIEI DIEGU LAGUNTZEN EUSKARALDIA EZ DA GAURKOAN BUKATZEN JARRAITU_EGUNERO AHO-BIZI_IZATEN

EUSKARALDIA ariketarekin bat eginez,
aurtengo EUSKARAren egunean
Elgoibarko herriko enparantza nagusian
Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleak elkartuko gara.

Haur Hezkuntzakoak berriz
eskolako aterpearen bueltan
EUSKARA buktzatzeko
sorgina Josefinaren bisita izango dute.


2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata

Bigarren eskuko jostailuen azoka 2018

Bigarren eskuko jostailuen azokan gazte ugari biltzen da.
Argazkian liburu bilduma ezberdinak irakurtzen ageri dira.

Azken urteetan egiten dugun bezala,
aurten ere Bigarren Eskuko Jostailuen Azoka ospatu berri dugu.

Azoka aurreko larunbatean, azaroaren 24an ospatu zen,
Maalako aterpean hain zuzen ere.

Ikasleen salerosketak bideratzen
Idoia Lasagabaster eta Birginia Barrenetxea irakasleak izan ziren.
Biek ekipo ona osatzen dute ikasleei balore egokiak transmitituz.

5. eta 6. mailako ikasleek etxetik ekarritako
jostailuak saltzeko aukera izan zuten,
bide batez erosketa-salmenta estrategiak landuz.

Ariketa hau Aegenda 21eko programan barruan jasotzen da,
eta aipatu bezala etxean erabiltzen ez ditugun jostailuei
bigarren bizitza bat emateko aukera nola landu daitekeen
azaldu zitzaien ikasleei.

2018ko Bigarren Eskuko Jostailuen Azokan giro ona izan zen.

Azoka honetan ikasleek etxean eta egoera onean dituzten jostailuak,
liburuak eta kirol materiala saltzeko aukera izan zuten.
Salmentan atera den portzentai batekin
 eskolak ingurumenarekin zerikusia duen
irteeraren bat egiteko erabiliko du.

2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

Gaztainerre 2018

Usadioari jarraituz Gaztainerre eguna ospatu genuen
Elgoibarko Herri Eskolako ikasle zein irakasleok.


Barraskilo lasterketa ere izan genuen!