2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

Baratzera irteera

 


Urriak 21 ostegunean, Baratzera irteera egin genuen. Herri Eskolan elkartu ginen eta autobusa hartu genuen. Heldu ginenean, Urtzak gure logelak non zeuden esan zigun. Jarraian, basoa ezagutzera joan ginen.

Basotik bueltatu ginenean, Baratzen gure lehenengo bazkaria egin genuen eta oso goxoa zegoen. Gero, baratzara goan ginen, lurra landu eta letxugak landatu genituen. Ondoren, animalien tailerra egin genuen eta animaliei jaten eman genien.

Baratzatik itzultzean, afaltzera joan ginen. Zopa eta saltxitxak patatekin afaldu  genituen. Jarraian, patiora  irten ginen jolastera eta segidan diskoteka egin genuen. Amaitzeko, kolakao beroa edan, genuen eta gero patioan jolastu genuen, oso ondo pasatu genuen. Eguna bukatzeko logeletara igo ginen, hortzak garbitu eta ohera joan ginen.

Hurrengo egunean, lehenbizi jantzi eta gosaltzera. Ondoren, bizkotxoa egin genuen eta jan genuen. Oso goxoa zegoen!

5. tailerra  zaldian ibiltzea izan zen, zaldiak Kazkabar izena dauka eta Kazkabarrek kaka egin zuen. Gero, bazkaltzera joan ginen eta 1. platera arroza zen, 2. platera arraina eta postrea  izozkia zen. Azkenik, Elgoibarrera itzuli ginen.