2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Buru-handiak eraikitzen Haur Hezkuntzakoentzat

 LH-6ko ikasleek buru-handiak egin dituzte,
eta ondoren Haur Hezkuntzako ikasleekin disfrutatu.

 Eraikuntza prozesuan kola zuria, egunkari papera eta puxika erabili dugu.


 Buru-handiaru zulo bat ere egin diogu,
gero alde batetik bestera joaterakoan estropozu ez egiteko.

 Buru-handiak margotzen.


 Buru-handiak forma eta tamaina ezberdinekoak burutu ditugu.

 Bukaeran, hainbeste gustatzen zaiguna egin dugu:
Haur Hezkuntzako ikasleekin elkartu eta beraiekin jolastu.

 Ikasle txikiek hasieran beldur piska bat zuten,
baina buru-handiekin konfidantza hartu ostean
gustora ibili dira.

 Ikasle batzuk buru-handia ere jantzi dute.


 Ikasle nagusiek txikiei buru-handiekiko beldurra uxatzen ibili dira,
horretarako beraiengana joan dira buru-handiak erakutsiz.














2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Elgoibarko Herri Eskola Euskararen eguna ospatzen


https://www.youtube.com/watch?v=weRU_etDxvE&feature=youtu.be

Elgoibarko Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak (bideoa)
euskararen egunean herrian zehar euskararen alde!

Bigarren eskuko jostailuen azoka Elgoibarren

 
 Elgoibarko Herri Eskolako ikasleek urtero bezala,
 " 2. eskuko jostailuen azokan " parte hartu zuten.

 Jende ugari hurbildu zen azokara jostailu ezberdinak ikusi eta erostera.

 Ikasleek denetariko jostailuak ekarri zituzten etxetik,
jadanik erabiltzen ez dituztenak.
Helburuetariko bat hori da hain zuzen ere;
erabilitako objetuei bigarren bizitza bat ematea,
eta ez erabili, gorde eta betirako txoko batean eduki.

 Jostailuen artean bizikleta gorriak denon begiradak jaso zituen.

 Ikasleak komertziante zenari bidea ematen.

 
Jostailu guztiak gometxen bitartez identifikatuak zeuden;
bakoitza bere prezioa zeramalarik.
Prezioak ikasleek beraiek erabaki zuten aurretik.

Goiz ederra igaro zuten denek; ikasle, irakasle eta gurasoek.
Bejondeizuela!


2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

Herri Eskolako baratzaren lehen fruituak!

 Karlos eta Iñaki baratzeko arduradunak
Baratza eraikitzeak hamaika buru-hauste eman ostean,
Karlosek lortu zuen Iñakiren laguntzarekin
ikasleei lurrak ematen dituen fruituak erakustea.

 Mila esker egin duzuen lan handiarengatik!


 Uda partean baratza zaintzen arduratuko dena Iñakirekin.





Ikasturte bukaerako bazkaria

Belaustegi jatetxean eginiko kurtso bukaerako bazkarian ellore sortak ere egon ziren,
eta elkarri uda on bat opatu genion.

Bazkal osteko argazkia

Ondo pasa udako oporretan!