Gu Elgoibarko Herri Eskolako LH.6.Bko ikasleak gara. Guk egin degun proiektua tramankulu eta zientziarena dira eta bideo hauetan esperimentu batzuk agertzen dira.
Ikasketa zerbitzu proiektu bat jarri dugu martxan gurean, ikastea eta inguruneari zerbait ematea da proiektu hauen helburua, jaso eta eman, eman eta jaso alegia. Eskolako nagusiak, txikientzat ipuinak prestatu ditugu. Horretaz gain, gutako batzuk, Gautena-ko gela iraunkorrean ere izan gara ipuia kontatzen. Horretarako baliabide desberdinak aukeratu ditugu, nagusiena Storybird izan da, baina izan dira beste era batzuk aukeratu dituztenak ere.
Zer egin nahi genuen? eskolako haur txikienentzat ipuiak sortu eta ondoren beraien geletara joan ipuinak kontatu edo antzeztera. Gautenako gela iraunkorrera ere joan nahi genuela erabaki genuen.
Horretarako, lehenik beraien lekuan jarri gara, zer gustatzen zaien, zer ulertuko duten eta nola azalduko diegu gure ipuina pentsatuz. Ondoren lanari ekin diogu!
Ordenagailuak zein margoak erabiliz gure ipuinak idatzi eta egokitu ditugu. Gelan ongi entsegatu ondoren, poliki-poliki taldeka gela desberdinetara joan gara ipuiak kontatzera. Urduri batzuetan, emozioz besteetan, ilusioz beti!
Entzuleak pozik jaso gaituzte guztiok eta zenbat ikasi dugun elkarrekin.
Buruhaundi eta guzti agertu izan dira gure artistak!
Adi-adi eta gustora asko entzun dituzte gure ipuiak!
Bukatzean zenbat besarkada jaso ditugu ordainetan!!!
Lana ondo egin izanak sortzen dituen irrifar ederrak!!
Bi urteko txikiek ere ikeragarri gozatu dute gurekin. Gainera gure liburutegira igo eta jeisten lagundu diegu, eskola bat bakarra gara eta elkarrekin dihardugu.
Bigarren mailako taldea, margotu, ipuia pentsatu, idatzi eta antzezteko gai izan da! benetan ikeragarri ederra egin duzuen lana.
Proiektua ez da amaitu, oraindik martxan dago, emango ditu hainbat eta hainbat fruitu. Elkarrekin ikasi, elkarri lagundu, elkar ezagutu eta elkarrekin eskola bizi! ikeragarri ederra izan da guztiok emandakoa, bihotzez eskerrik asko guztiori!!!!!!!!