LEGO SPIKE PRIME buruzko azalpenak Asierren eskutik jaso genituen.
"Elgoibarko Herri Eskola komunitatean,
Hezkuntza Sailak bultzaturiko MAGNET-ERAKARRI
ekimenaren barnean, proiektu Zientifiko Teknologikoak
garatzen ari gara IMH bidelagun dugula.
STEAM konpetentziak garatzeko asmoz, konstruktibismoan
oinarritutako proiektu bidezko metodologiarekin bat,
erronka zientifikoak eta teknologikoak planifikatu eta antolatu ditugu.
Ikasleek, metodo zientifikoa eta prozesu teknologikoa aplikatuz,
talde lanean, ezagupen berriak eraikitzeko eta etorkizunean
aurkeztuko zaizkien erronkei aurre egiteko konpetentziak garatzeko
aukera izanen dute.
Hortaz gain, etengabeko formazioak duen garrantzia aintzat hartuta,
Robotika arloko irakasleriaren formazio saioekin hasi gara.
Do Play enpresaren gidaripean. Robotika munduko programazioari
dagozkion ezagutzak jaso eta ikasleekin landuko ditugu.
Udalak, Hezkuntza Sailaren Magnet-Erakarri ekimenarekin bat egin du,
eta elkar lanean aipaturiko saioak antolatu eta martxan ipini ditugu. Mila esker!