Basotik bueltatu
ginenean, Baratzen gure lehenengo bazkaria egin genuen eta oso goxoa zegoen.
Gero, baratzara goan ginen, lurra landu eta letxugak landatu genituen. Ondoren,
animalien tailerra egin genuen eta animaliei jaten eman genien.
Baratzatik itzultzean,
afaltzera joan ginen. Zopa eta saltxitxak patatekin afaldu genituen. Jarraian, patiora irten ginen jolastera eta segidan diskoteka
egin genuen. Amaitzeko, kolakao beroa edan, genuen eta gero patioan jolastu
genuen, oso ondo pasatu genuen. Eguna bukatzeko logeletara igo ginen, hortzak
garbitu eta ohera joan ginen.
Hurrengo egunean, lehenbizi jantzi eta
gosaltzera. Ondoren, bizkotxoa egin genuen eta jan genuen. Oso goxoa zegoen!
5. tailerra zaldian ibiltzea izan zen, zaldiak Kazkabar izena dauka eta Kazkabarrek kaka egin zuen. Gero, bazkaltzera joan ginen eta 1. platera arroza zen, 2. platera arraina eta postrea izozkia zen. Azkenik, Elgoibarrera itzuli ginen.