Euskal Eskola Publikoa jaiaren aurkezpena,
Elgoibarko udaleko pleno aretoan burutu genuen.
"Gustatzen jata, gustatzen jaku" lemapean ospatuko dute jaia
2015eko ekainaren 7an.
Elkarlanean dihardute festa antolatzen, Herri Eskolaren baloreak oinarri hartuta. “Elkarlanean dihardugu guztiok eskutik helduta, gure seme-alabak izan daitezen euskal hiztun zintzoak, guztion hezkuntza-eskubidearen aldekoak, emakume eta gizonen berdintasuna bilatuko dutenak, natura eta kirola maiteko dituztenak; elkarlanean dihardugu gure seme-alabak izan daitezen desberdintasuna aberastasuna dela eta elkarlanean emaitza hobeak lortzen direla uste izango duten elgoibartarrak”. Azken batean, “guztionak izango diren euskal eskolak” sustatu nahi dituzte, kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea oinarrizko eskubidea delako.

JATA erlea eta haren erletxoak izango dira Euskal Eskola Publikoaren jaiko maskotak, eta Gustatzen jata, gustatzen jaku
izango da erabiliko duten leloa. Erleak ekosisteman behar-beharrezkoak
diren bezala, gizartearen garapenerako herri eskolak ezinbestekoak
direla uste dute, eta Herri Eskola Elgoibarko herriarentzat ere neurri
batean “behar-beharrezkoa” dela adierazi dute. Erleen moduan dabiltza
lanean, Euskal Eskola Publikoaren jaia benetako festa izan dadin.
2015eko ekainaren 7an izango da festa nagusia, baina urte osorako
egitaraua prestatu dute, herriko eta Gipuzkoako beste hainbat
elkarterekin batera. Pozik eta gogotsu dabiltza lanean, “ilusioz,
elkarri lagunduz, hamaika ideia eta ametsi jarraituz”. Lan “mardula”
egiten ari dira, “Elgoibarrek eta gizarte honek merezi duelako”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina