2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Bigarren eskuko jostailuen azoka Elgoibarren

 
 Elgoibarko Herri Eskolako ikasleek urtero bezala,
 " 2. eskuko jostailuen azokan " parte hartu zuten.

 Jende ugari hurbildu zen azokara jostailu ezberdinak ikusi eta erostera.

 Ikasleek denetariko jostailuak ekarri zituzten etxetik,
jadanik erabiltzen ez dituztenak.
Helburuetariko bat hori da hain zuzen ere;
erabilitako objetuei bigarren bizitza bat ematea,
eta ez erabili, gorde eta betirako txoko batean eduki.

 Jostailuen artean bizikleta gorriak denon begiradak jaso zituen.

 Ikasleak komertziante zenari bidea ematen.

 
Jostailu guztiak gometxen bitartez identifikatuak zeuden;
bakoitza bere prezioa zeramalarik.
Prezioak ikasleek beraiek erabaki zuten aurretik.

Goiz ederra igaro zuten denek; ikasle, irakasle eta gurasoek.
Bejondeizuela!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina