Zer da Eskolako Agenda 21?
Eskolako Agenda 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.
Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
Eskolako Agenda 21en garapena
Eskolak programara atxikiko dela sinatu ondoren, Ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du, hots, Ingurugelak onartutakoak. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua dela garapen iraunkorra lortzea.
Informazio eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnostikoa ez ezik, ekintza plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal Foroak prozesuaren azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango die.
EA21en programara atxikitako ikastetxeetako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu. Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.

- Eskolaren ingurumena hobetzea.
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
- Tokiko komunitatean parte hartzea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina