" Gure herriko ohitura zaharrak"
Santa Ageda bezperako koplak abesten eskolako patioan:
" Zorion etxeko hontako denoi "
Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak
Santa Ageda bezperako koplak abesten
San Lanzaro nagusien egoitzan.
" Loretxoa "
" Lau teilatu " abesten Elgoibarko Eguneko zentroan.
Santa Ageda bezperako koplak abesten HH5koen egoitzan,
Txanpian.
" Euskararen txantxangorria " abesten.
" Zorion etxeko hontako denoi "
Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak
Santa Ageda bezperako koplak abesten
San Lanzaro nagusien egoitzan.
Txanpian.
SANTA AGEDA (I)
------------------------
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna
SANTA AGEDA (II)
----------------------
Gure herriko ohitura zaharrak
mantendu nahi ditugunez
kopla kantuan atera gara
Santa Ageda egunez.
Gaur eskolako ateak itxi
ta eztarri finez gatoz
gure kantuak entzuten dauden
denak alaitzeko asmoz.
(Leloa)
Kantuz gabiltza ozen ta gogor
makilarekin eskuan
aitona-amonek bere garaian
egiten zuten moduan.
(Leloa)
Min ematen du gure ohiturak
behinbetiko ahazteak
eta indartu asmoz gabiltza
Elgoibarreko gazteak.
(Leloa)
Osasunez ondo gaude baina
sakela ez dugu bero
beraz bihotza poztuko zaigu
limosna emanez gero.
(Leloa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina