KORRIKA TXIKITXOA
ELGOIBARKO IKASLE GAZTEAK EUSKARAREN ALDE!
"Gu, Elgoibarko ikasleak, euskararen alde gaude.
Zer esan nahi du euskararen alde egoteak?
Gela barrua euskaraz egitea gero beste hizkuntza batean komunikatzea?
Ez.
Euskararen alde egotea euskara erabiltzea da, euskaraz hitz egitea, euskaraz pentsatzea, euskaraz haserretzea eta euskaraz maitatzea.
Gu, Elgoibarko ikasleak, euskararen garrantziaz jabetzen gara.
Zer esan nahi du euskararen garrantziaz jabetzeak?
Euskara Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa dela jakitea eta gero kutxa batean gordeta izatea?
Ez.
Euskararen garrantziaz jabetzea berataz arduratzea da, galdu ez dadin egunero hitz egitea, eta mundu guztiari gure aberastasuna erakustea. Gure altxorra zaindu eta zabaltzea.
Gu, Elgoibarko ikasleak, euskaldunak gara.
Zer esan nahi du euskaldun izateak?
Euskara ezagutzea eta gero ez erabiltzea?
Gure familiek eta irakasleek egindako esfortzua euskararen transmizioan zakarrontzira botatzea. Hizkuntza aberats hau galtzen uztea?
Ez.
Euskaldunak izatea euskara bihotzean eta ezpainetan eramatea da. Nahiz eta ez jakin, hitz egiten saiatzea da. Euskaldunak eta euskara banaezinak dira.
Guk, Elgoibarko ikasleok, euskara toki ezberdinetan erabilitzen dugu.
Zer esan nahi du euskara toki ezberdinetan erabilitzeak?
Etxean eta gela bakarrik euskaraz hitz egitea eta gero kanpoan beste hizkuntza bat erabiltzea?
Ez.
Euskara toki ezberdinetan erabilitzea, kalean jolasten ari garenean eta sare sozialetan gabiltzanean gure hizkuntzan gure esperientziak partekatzea da.
Beraz, guk, Elgoibarko ikasleok, aipaturikoa kontutan hartuz euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzen dugu.
Zer esan nahi du euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzeak?
Euskaraz hitz egingo dugula esatea eta gero lagun artean eta familian alde batera uztea?
Ez.
Guretzat euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzea hau da:
Euskara egunero erabiltzea, euskaraz hitz egitea, euskaraz pentsatzea, euskaraz haserretzea eta euskaraz maitatzea,
Euskararen garrantziaz jabetzea berataz arduratzea da, galdu ez dadin egunero hitz egitea,
Euskara bihotzean eta ezpainetan eramatea da. Nahiz eta ez jakin, hitz egiten saiatzea da.
Euskara toki ezberdinetan erabilitzea da, kalean jolasten ari garenean eta sare sozialetan gabiltzanean ere bai, gure esperientziak euskaraz partekatuz.
Ez izan beldur eta izan euskal hiztun!
Bizi euskaraz eta gozatu euskararekin!
Tipi tapa tipi tapa korrika!
Euskara ahoan, KORRIKA alboan!
Elgoibarren ere euskararen alde!
Euskaraz hitzegin, KORRIKA elkarrekin!
Heldu lekukoari! heldu euskarari!
Goiz eta gabez, KORRIKA eskaraz!
Gora korrika!"
Elgoibarren, 2022ko apirilaren 5ean.
Elgoibarko Ikastola eta Herri Eskola
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina