2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

Anaren agurra

 

Ana Etcheverry irakasleari eginiko agurraren bideoa ikusgai duzue.

Elgoibarko Herri Eskolan urte ugari lan egin ostean,
merezitako atsedena hartu berri du gure lankidea den Anak.

Herri Eskolan etapa eta postu ezberdinetan lan egin du,
hasieran Haur Hezkuntzan Txanpian ibili bazen,
2, 3 eta 4 urteko ikasleekin, garai hartan.
Ondoren, lehen zikloko irakasle izan zen,
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan.

Zuzendaritza talde ezberdinetan ere izan da,
Timo, Juan Carlos, Rakel, Arrate eta Mirenekin batera,
guztira 3 talde ezberdinetan eskolaren kudeaketa bideratzen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina