2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

Anaren agurra

 

Ana Etcheverry irakasleari eginiko agurraren bideoa ikusgai duzue.

Elgoibarko Herri Eskolan urte ugari lan egin ostean,
merezitako atsedena hartu berri du gure lankidea den Anak.

Herri Eskolan etapa eta postu ezberdinetan lan egin du,
hasieran Haur Hezkuntzan Txanpian ibili bazen,
2, 3 eta 4 urteko ikasleekin, garai hartan.
Ondoren, lehen zikloko irakasle izan zen,
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan.

Zuzendaritza talde ezberdinetan ere izan da,
Timo, Juan Carlos, Rakel, Arrate eta Mirenekin batera,
guztira 3 talde ezberdinetan eskolaren kudeaketa bideratzen.





2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

Agenda 30: Ezkurren kimuak landatzen eskolako baratzean

 

Ezkurrem kimuak landatzen eskolako baratzean.

Herri Eskolan "Basoak ernatzen" proiektuan parte hartu dugu. 


Udazkenean ezkurrak bildu ondoren, germinatzen jarri genituen, honen ondorioz zenbait kimu lortu ditugu. Kimu batzuk ez dira aurrera atera, baina bizi izan direnak, eskola atzean, baratza zegoen ondoan,  landatu ditugu. 

Urte pare bat pasatzen direnean, udalarekin adostuta, Elgoibarko basoren batean landatuko ditugu.








Anaren agurra

 


Eskerrik asko Ana

Elgoibarko Herri Eskolan

egin duzun lan guztiarengatik!



2022(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

JAIALDIA 2022 2. EGUNA

 JAIALDIA 2022 2. EGUNA

(JAIALDIA 2022 1. eguna ikusteko klikatu hemen)

Jaialdiaren hasiera eta HH3 urtekoen dantza

HH4 urtekoen dantza

HH5 urtekoen dantza

LH1 eta LH2. mailakoen dantza

LH3. mailakoen dantza

LH4. mailakoen dantza

LH5. mailakoen dantza

LH6. mailakoen dantza

LH6. mailakoen agurra





2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Jaialdia 2022 1. EGUNA

JAIALDIA 2022 1.EGUNA

(JAIALDIA 2022 2. eguna ikusteko klikatu hemen)

 

Jaialdiaren hasiera eta HH2 urtekoen dantza

HH3 urtekoen dantza

HH4 urtekoen dantza

HH5 urtekoen dantza

Zuzendaritzari omenaldia

LH1 eta LH2. maila

LH3. maila
LH4. maila

LH5. maila

LH6. maila

LH6. mailakoei agurra

2022. ikasturteko JAIALDIA - 2. eguna:




2022(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

Korrika Txikitxoa + Korrika Txikia 2022 Elgoibarren

 

KORRIKA TXIKITXOA

Korrika Txikitxoan 3, 4 eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute.
Animoz beterik eta irakasleen eta gurasoen laguntzarekin
auzotik zehar tipi tapa tipi tapa euskararen alde bat egin dute.

Lekukoa eramaten euskararen alde!

Urazandiko auzotik zehar kalrjiran!


Bukaeran, indarrak berreskuratzeko boiloa eta txokolatea jan dugu.

Dantzan ere jarraitu dugu, nola ez!


KORRIKA TXIKIA

Korrika Txikitxoarekin bat Korrika Txikia ere ospatu dugu,
horretarako Elgoibar Ikastola eta Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak
herriko kaleetan elkartu gara Euskararen aldeko aldarria ohiukatzeko.

Elgoibarren ere Euskararen alde!

Gautenakoek KORRIKA TXIKIAri hasiera eman diote.

"Goiz eta gabaz, KORRIKA euskaraz!" zioen 6. mailkorn pankartak.

6. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Goiz eta gabaz, KORRIKA euskaraz".

5. mailakoak
Lekukoa eramaten Ikastola eta Herri Eskolako ikasleak izan dira.

5. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Heldu lekukoari, heldu euskarari!"



4. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Euskaraz hitzegin, KORRIKA elkarrekin!"

Euskararen aldeko egun ederra bizi izan duguna,
ikasleen aurpegiak begiratzea besterik ez dago!

3. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Elgoibarren ere euskararen alde!"


2. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Euskara ahoan, KORRIKA alboan!"

1. mailakoak lekukoa eta pankarta eramaten:
"Tipi tapa tipi tapa korrika!"

Kalegoen plazan denok elakrrekin!



Udaletxetik Atxutxihamaikakoek giro dinamizatu zuten.
Jarraian euskararen aldeko mezua irakurri genuen:

ELGOIBARKO IKASLE GAZTEAK EUSKARAREN ALDE!


"Gu, Elgoibarko ikasleak, euskararen alde gaude

Zer esan nahi du euskararen alde egoteak? 

Gela barrua euskaraz egitea gero beste hizkuntza batean komunikatzea? 

Ez. 

Euskararen alde egotea euskara erabiltzea da, euskaraz hitz egitea, euskaraz pentsatzea, euskaraz haserretzea eta euskaraz maitatzea.


Gu, Elgoibarko ikasleak, euskararen garrantziaz jabetzen gara.

Zer esan nahi du euskararen garrantziaz jabetzeak? 

Euskara Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa dela jakitea eta gero kutxa batean gordeta izatea? 

Ez.

Euskararen garrantziaz jabetzea berataz arduratzea da, galdu ez dadin egunero hitz egitea, eta mundu guztiari gure aberastasuna erakustea. Gure altxorra zaindu eta zabaltzea.


Gu, Elgoibarko ikasleak, euskaldunak gara.

Zer esan nahi du euskaldun izateak?

Euskara ezagutzea eta gero ez erabiltzea?

Gure familiek eta irakasleek egindako esfortzua euskararen transmizioan zakarrontzira botatzea. Hizkuntza aberats hau galtzen uztea?

Ez.

Euskaldunak izatea euskara bihotzean eta ezpainetan eramatea da. Nahiz eta ez jakin, hitz egiten saiatzea da. Euskaldunak eta euskara banaezinak dira.


Guk, Elgoibarko ikasleok, euskara toki ezberdinetan erabilitzen dugu.

Zer esan nahi du euskara toki ezberdinetan erabilitzeak?

Etxean eta gela bakarrik euskaraz hitz egitea eta gero kanpoan beste hizkuntza bat erabiltzea?

Ez.

Euskara toki ezberdinetan erabilitzea, kalean jolasten ari garenean eta sare sozialetan gabiltzanean gure hizkuntzan gure esperientziak partekatzea da.



Beraz, guk, Elgoibarko ikasleok, aipaturikoa kontutan hartuz euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzen dugu. 

Zer esan nahi du euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzeak?

Euskaraz hitz egingo dugula esatea eta gero lagun artean eta familian alde batera uztea?

Ez.

Guretzat euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzea hau da:

  • Euskara egunero erabiltzea, euskaraz hitz egitea, euskaraz pentsatzea, euskaraz haserretzea eta euskaraz maitatzea,

  • Euskararen garrantziaz jabetzea berataz arduratzea da, galdu ez dadin egunero hitz egitea,

  • Euskara bihotzean eta ezpainetan eramatea da. Nahiz eta ez jakin, hitz egiten saiatzea da. 

  • Euskara toki ezberdinetan erabilitzea da, kalean jolasten ari garenean eta sare sozialetan gabiltzanean ere bai, gure esperientziak euskaraz partekatuz.



Ez izan beldur eta izan euskal hiztun!

Bizi euskaraz eta gozatu euskararekin!

Tipi tapa tipi tapa korrika!

Euskara ahoan, KORRIKA alboan!

Elgoibarren ere euskararen alde!

Euskaraz hitzegin, KORRIKA elkarrekin!

Heldu lekukoari! heldu euskarari!

Goiz eta gabez, KORRIKA eskaraz!


Gora korrika!"


Elgoibarren, 2022ko apirilaren 5ean.

Elgoibarko Ikastola eta Herri Eskola



Aupa Korrika!
Aupa euskara!
Aupa Elgoibarko ikasle gazteak!